HEZKUNTZAZ MUNDUA ALDATU

2010-01-21

Tutoriala

Hemen uzten dizuet egindako tutoriala. Bertan hotmail kontu bat nola egin eta artxibo eranskinak dauzkan mezu bat bidaltzen azaltzen dugu. Euskaltuben igota dago.

Drogen inguruko sentsibilizazio kanpainia

Hona hemen klasean egin beharreko power pointa, egin genuen aurkezpena da hain zuzen

Power pointa berriro ere

Hemen uzten dizuet berriro ere power pointa, oraingo honetan beste web orri batetik igota, animazioa ikusi ahal izateko. Hala ere, musika entzutea eta bosgarren diapositibako letra ikustea ez dut lortu

2010-01-20

Nik neuk egindako power pointa

Neuk egindako power point aurkezten dizuet orain. Paideia eskola askearen ingurukoa da.
Paideia
View more presentations from xabii.

2010-01-11

Gaiaren inguruko bilbliografi txikia

Sarri askotan pedagogia libertarioaren inguruko liburuak aurkitzea erraza ez denez, hemen izenburu batzuk uzten ditut, gain honen inguruan gehiago jakin nahi duenak aukera izan dezan. Hala ere esan beharra dago zerrenda hau oso mugatua dela, eta autore gutxi batzuk besterik ez ditudala aipatzen, hezkuntza libertarioaren gaia landu dutenak askoz gehiago izan dira ordea.
- Bakunin, Kropotkin, Mella, Robin, Faure: “escritos anarquistas sobre la educación”. Zero, Madril, 1986
- Berge, Andre: La libertad en la educación”. Morava, Madril, 1972
- Capmany Sans, Dani; Gonzalez Yuste, J.Luis; Marin Lecina, David. “Horizontes de Libertad-para una educación y una sociedad antirrepresiva”. Vision net, Madril, 2006
- Delgado, Buenaventura (Delgado Criado): La escuela moderna de Ferrer i Guardia, Ceac, Bartzelona, 1979
- Ferrer i Guardia, Francesc: La escuela moderna, Júcar, 1976
- Garcia Olivo, Pedro: “El educador mercenario”, Brulot, Valencia, 2009
- Hik Hasi “Pedagogo sortzaileak teorien iturburu”, 17. Monografikoa, Donostia, 2005
- Ilich, Ivan “¿Para qué sirve la escuela?, Búsqueda, Argentina, 1973
- Martin Luego, JOSEFA-Colectivo Paideia: “La escuela de la anarquia”, Madre Tierra, Mostoles, 1993
- Mella, Ricardo “Cuestiones de enseñanza libertaria”
- Neill, A.S.: “Summerhill”, Fondo de cultura económica, México, 1976
- Tolstoi, Leon: “La escuela de Yasnia Poliana” Jucar, Capellades, 1978
- Stirner, Max: “El falso principio de nuestra educación”, Pequeña biblioteca Calamys Scriptorivs, Barcelana, 1980

2010-01-10

Ferrer i Guardia eta Eskola Modernoa

Ferrer i Guardiaren eskola modernoa ulertzeko lehenik eta behin haren pertsonaren inguruko hainbat gauza komentatu behar dira. 1859an jaio zen, eta bere haurtzaroa apaizekin eman zuen. Europako giro iraultzaileetatik ibili ondoren, 1891an hezkuntza komite bat sortu zuen, non hezkuntza integrala, arrazionala, mistoa eta libertarioa jorratu zituen. 1891an eskola modernoa sortu zuen Bartzelonan, baina laster zabaldu zen beste hirietara, matrikula kopurua izugarri haziz urte gutxi batzuen buruan. Militante anarkista zelaz baliatuta, Bartzelonako Aste tragikoan parte hartzea leporatu eta 1909an erail zuten.
Haren helburua eskolaren bitartez sozialismo utopikoa zabaltzea zen. Pertsonen liberazioa sortuz gizartearen aldaketa lortzea posible zela uste baitzuen. Horregatik errebelamendua piztea zen haren eskolaren bereizgarrietako bat.
Hezkuntza berria eraikitzeko, borondatez egiten ez den guztia ezabatu behar dela zioen Ferrerek, hala nola azterketak, ordutegi finkoak, programak…
Eskola Modernoaren ezaugarri nagusiak hurrengo hauek dira: arrazionalismoa, bere teorian eta praktikan erakutsi zuenez, oinarri zientifikoetatik eraiki behar baita ezagutza. Liburutegia izan behar du eskolaren erdigunea, pentsaera horrek bere argitaletxe propioa sortzera eraman zuen. Hezkidetza da beste baloreetako bat, nahiko aurreratua bere garairako, neskak eta mutilak elkarrekin hezteko beharra ulertu zuen. Klase sozialen arteko hezkuntza ere aipagarria da bere praktikaren barruan
Gaur egun duen eragina izugarri handia da mugimendu anarkistan eta leku propioa du hezkuntzaren historian. Horretaz aparte egungo hezkuntza sistemak ere bere oinarrietako batzuk bereganatu ditu.

Pedagogia antiautoritarioa eta libertarioa

XIX. mendearen erdialdetik aurrera gizartea erabat aldatzea proposatzen zuten teoriak plazaratzen hasi ziren, horien artean garrantzitsuenak marxismoa eta anarkismoa izan zirelarik. Teoria horiek garatzen ziren heinean, hezkuntzak pertsonen izaeran duen garrantziaz jabetu eta teoria eta praktika pedagogiko aurrerakoiak agertzen hasi ziren nonahi. Hemen hezkuntza libertarioaz eta antiautoritarioaz hitz egingo dut nagusiki. Hauek gizabanakoaren oinarrizko askatasuna aldarrikatzen dute, bai eta gizabanako horren izaera soziala ere.

Esan beharra dago, pedagogia anarkista nahiz eta aitzindaria izan, autoritatearen kontrako pedagogia osoa libertarioa ez dela. Izan ere, askatasunaren ideia adierazteko hainbat bide eta helburu erabili izan dira. Summerhillen adibidez, psikoanalisia izan zen autoritarismoaren aurka jotzeko erabilitako ildo nagusia. Rogersek ordea, humanismotik abiatuta, zuzendaritza ezaren eragina aztertu zuen, beste hamaika autore tartean. Ez dute beraz, talde homogeneoa osatzen, bizitzaren, politikaren, gizabanakoaren, hezkuntzaren… ikuspegi desberdinak dituzte guztiek, gauza batzuetan bat etortzen diren arren.

Blog honetan aurkeztutako pedagogo guztiek hala ere badute lotune bat baino gehiago, autoritatearen aurkako jarrera, haurraren ontasuna, arrazionalismoa… eta euren eragina garrantzitsua eta nabarmena da gaur egungo hezkuntzan eta bizitzan.