HEZKUNTZAZ MUNDUA ALDATU

2010-01-10

Pedagogia antiautoritarioa eta libertarioa

XIX. mendearen erdialdetik aurrera gizartea erabat aldatzea proposatzen zuten teoriak plazaratzen hasi ziren, horien artean garrantzitsuenak marxismoa eta anarkismoa izan zirelarik. Teoria horiek garatzen ziren heinean, hezkuntzak pertsonen izaeran duen garrantziaz jabetu eta teoria eta praktika pedagogiko aurrerakoiak agertzen hasi ziren nonahi. Hemen hezkuntza libertarioaz eta antiautoritarioaz hitz egingo dut nagusiki. Hauek gizabanakoaren oinarrizko askatasuna aldarrikatzen dute, bai eta gizabanako horren izaera soziala ere.

Esan beharra dago, pedagogia anarkista nahiz eta aitzindaria izan, autoritatearen kontrako pedagogia osoa libertarioa ez dela. Izan ere, askatasunaren ideia adierazteko hainbat bide eta helburu erabili izan dira. Summerhillen adibidez, psikoanalisia izan zen autoritarismoaren aurka jotzeko erabilitako ildo nagusia. Rogersek ordea, humanismotik abiatuta, zuzendaritza ezaren eragina aztertu zuen, beste hamaika autore tartean. Ez dute beraz, talde homogeneoa osatzen, bizitzaren, politikaren, gizabanakoaren, hezkuntzaren… ikuspegi desberdinak dituzte guztiek, gauza batzuetan bat etortzen diren arren.

Blog honetan aurkeztutako pedagogo guztiek hala ere badute lotune bat baino gehiago, autoritatearen aurkako jarrera, haurraren ontasuna, arrazionalismoa… eta euren eragina garrantzitsua eta nabarmena da gaur egungo hezkuntzan eta bizitzan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario