HEZKUNTZAZ MUNDUA ALDATU

2010-01-10

Ferrer i Guardia eta Eskola Modernoa

Ferrer i Guardiaren eskola modernoa ulertzeko lehenik eta behin haren pertsonaren inguruko hainbat gauza komentatu behar dira. 1859an jaio zen, eta bere haurtzaroa apaizekin eman zuen. Europako giro iraultzaileetatik ibili ondoren, 1891an hezkuntza komite bat sortu zuen, non hezkuntza integrala, arrazionala, mistoa eta libertarioa jorratu zituen. 1891an eskola modernoa sortu zuen Bartzelonan, baina laster zabaldu zen beste hirietara, matrikula kopurua izugarri haziz urte gutxi batzuen buruan. Militante anarkista zelaz baliatuta, Bartzelonako Aste tragikoan parte hartzea leporatu eta 1909an erail zuten.
Haren helburua eskolaren bitartez sozialismo utopikoa zabaltzea zen. Pertsonen liberazioa sortuz gizartearen aldaketa lortzea posible zela uste baitzuen. Horregatik errebelamendua piztea zen haren eskolaren bereizgarrietako bat.
Hezkuntza berria eraikitzeko, borondatez egiten ez den guztia ezabatu behar dela zioen Ferrerek, hala nola azterketak, ordutegi finkoak, programak…
Eskola Modernoaren ezaugarri nagusiak hurrengo hauek dira: arrazionalismoa, bere teorian eta praktikan erakutsi zuenez, oinarri zientifikoetatik eraiki behar baita ezagutza. Liburutegia izan behar du eskolaren erdigunea, pentsaera horrek bere argitaletxe propioa sortzera eraman zuen. Hezkidetza da beste baloreetako bat, nahiko aurreratua bere garairako, neskak eta mutilak elkarrekin hezteko beharra ulertu zuen. Klase sozialen arteko hezkuntza ere aipagarria da bere praktikaren barruan
Gaur egun duen eragina izugarri handia da mugimendu anarkistan eta leku propioa du hezkuntzaren historian. Horretaz aparte egungo hezkuntza sistemak ere bere oinarrietako batzuk bereganatu ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario