HEZKUNTZAZ MUNDUA ALDATU

2009-11-27

Summerhill

Hurrengo power pointean gaur egun oraindik lanean aurkitzen den Summerhil eskolaren ezaugarriak aurkezten dizkizuet. 1921ean sortu zuen A.S. Neillek Ingalaterran, barnetegi moduan funtzionatzen du, eta bere oinarrizko printzipioengatik eta metodologiagatik eskola libertarioa dela esan daiteke.

Taula

Autore nagusiak

Ideia nagusiak

helburu konkretuak

Autoritatearen papera

Tolstoi

- Zibilizazioa garapen espirituala oztopatzen du
- Ikasleen natura moderatzeko edozein tresna, naturaren kontrakoa
- Haurren askatasuna azkenengo ondoioetara onartu;

- Eskolari funtzio instruitzailea, ez hezitzailea
- Eskola popularra eta irekia
- Ez koertzitiboa
- Giza naturaren errespetuan oinarrituta

- Irakasleari autoritatea kendu
- Ikaslearen lagunkidea izatea
- Etengabeko heziketa jaso behar

Bakunin

- Hezkuntza iraultzaren printzipioetan oinarritu behar
- Erabateko askatasunaren kontra
- Hezkuntza beharrezkoa emantzipazio sozial eta politikorako

- Adiestramendua gainditu behar, instrukziora pasatzeko
- Continiumean oinarritutako metodo pedagogikoa ;autoritatetik autoridade ezarako ibilbidea

- Haurrak autoridade printzipio batetik abiatuta hezitu, inteligentzia garau gabe daukatelako
- Gutxituz joango da heziketa aurrera doan ahala
- Autoridadearen funtzioa: haurra askatasun osorako prestatu

Ferrer i Guardia

- Hezkuntza arazo politikoa da
- Haurrak ekonomiak sortarazten dituen desoreka sozialak, erlijioen faltsutasuna zientziaren aurrean eta abertzaletasuna eta militarismoaren errorea ikusi beharko ditu

- Hezkuntza zientzia positiboetan oinarritzekobeharra
- Natura haurran aske operatzean datza, iraultza sozialarekin konprometitutako gizakiak izango dituela
- Sexu eta klaseen koedukazioa

Autoridadearen figura existitu behar da, baina haurra prozesu hezitzailearen zentruan dago
- Zigor eta sarien sistema eskola honetati kanpo geratzen da

2009-11-24

Eskola ideala

Eskola ideala eta egungo gizartean kokatuta egongo litzatekeen ezaugarriak plazaratuko dizkizuet orain, hainbat gogoeta taldek proposatutakoa:

- Gizartean kokatuta baina gizartea kritikatzeko eta alternatiba eraikitzeko baliabideak eskainiko dizkiona ikasleari.
- Irakasle, ikasle eta gurasoen arteko egitasmo komuna izango litzateke, koherentzia egoteko haurraren hezkuntzan.
- Adinako jendearen inplikzaioa bilatuko duena: tailerrak eman, espientziak kontatu...
- Arazoak zigorrik gabe konponduko dituena.
- Haurren kontaktua izadiarekin ziurtatu eta bultzatuko duena.
- Bi ereduen batuketa egongo litzateke metodologian: direktiboa eta ez direktiboa, euren arteko harmonia bilatzen saiatuko delarik.
- Haurrak autonomo izateko tresnak eskainiko dituena: janaria hazitik platera sortzen eta garatzen erakutsi, eritasunak sendatzenko baliabideak eskaini, arropa egiteko jakintza minimoak transmititu...
- Sentimenduen adierazpenari tokia utziko diona, musika eta antzerkiaren bidez besteak beste.
- Klaseak eratzeko adina ez duena kontuan hartuko, baizik eta bakoitzaren erritmoaren egokitzapena bilatuko du. Horretarako metodologia Freineten fitxa sistema izango litzateke egokiena.
- Ikasleek eskolaren kudeaketan parte hartzea bilatuko duena, asanbladen bidez.
- Sukaldaritza, garbiketa, konponketak... guztien artean egingo lirateke eskola honetan.
- Umea aske izango litzateke klasera nahi duenean joateko.
Ezaugarri nagusi hauek izango beharko lituzke gure gizartean martxan jartzeko eskola honek, gogoeta talde batzuk gaudena garatzen, baina beti ere teknika pedagogikoen eta metodologia aldatzeko aukera irekita egongo litzateke.

2009-11-17

Beste printzipio batzuk

Hezkuntza integrala konpartitzen duten beste printzipioetako bat da, eta gizaki bakoitzak berezko dituen fakultate fisiko eta intelektualak garatzeko eskubidean oinarritzen da. Gaur egungo gizarte ez igualitarioak lan intelektualaren eta manualaren arteko bereizketa egiten du. Hezkuntza libertarioak ordea, lan manuala eta intelektualaren arteko banaketa saihesten saiatzen da, pertsona integralak lortzeko asmoz.

Autogestio pedagogikoa aipatuko dudan azkeneko puntua izango da. Izan ere, nahiz eta izen baten pean batuta egon teoria libertarioak, ezberdintasun handiak ematen dira autore batetik bestera. Hezkuntzaren kontrola eskola bat osatzen duten gizabanako edo talde hezitzailearen ardura denean praktika hezitzaile autogestionatua dela esango dugu, curriculuma adibidez, eskolako kideek osatuko dute.
Hurrengo ezaugarriak dituzte eskola autogestionatuek:
- Ikasketen autoorganizazioa talde honen eskuetan dagoela (ez bakarrik irakasleen eskuetan, ikasleen eskuetan ere bai).
- Gune hezitzaileak eraikitzeko gaitasuna duela (eskolak, ateneoak…).
- Ikasketen eta ikasketa prozesuaren autogestioa, ikasleen autodidaktismoaren bidez, ikerketa eta lan talde tekniken bidez aurrera eramaten dena.
Hauexek dira pedagogia libertarioaren teoria ezberdinen arteko lotuneak, nahiko orokorrak, planteamendu eta esperientzia aniztasunagatik.

2009-11-10

Pedagogia libertarioaren printzipio amankomunak

Hezkuntza integrala konpartitzen duten beste printzipioetako bat da,
eta gizaki bakoitzak berezko dituen fakultate fisiko eta intelektualak
garatzeko eskubidean oinarritzen da. Gaur egungo gizarte ez
igualitarioak lan intelektualaren eta manualaren arteko bereizketa
egiten du. Hezkuntza libertarioak ordea, lan manuala eta
intelektualaren arteko banaketa saihesten saiatzen da, pertsona
integralak lortzeko asmoz.

Autogestio pedagogikoa aipatuko dudan
azkeneko puntua izango da. Izan ere, nahiz eta izen baten pean batuta
egon teoria libertarioak, ezberdintasun handiak ematen dira autore
batetik bestera. Hezkuntzaren kontrola eskola bat osatzen duten
gizabanako edo talde hezitzailearen ardura denean praktika hezitzaile
autogestionatua dela esango dugu, curriculuma adibidez, eskolako kideek
osatuko dute.
Hurrengo ezaugarriak dituzte eskola autogestionatuek:
- Ikasketen autoorganizazioa talde honen eskuetan dagoela (ez bakarrik irakasleen eskuetan, ikasleen eskuetan ere bai).
- Gune hezitzaileak eraikitzeko gaitasuna duela (eskolak, ateneoak…).
-
Ikasketen eta ikasketa prozesuaren autogestioa, ikasleen
autodidaktismoaren bidez, ikerketa eta lan talde tekniken bidez aurrera
eramaten dena.
Hauexek dira pedagogia libertarioaren teoria
ezberdinen arteko lotuneak, nahiko orokorrak, planteamendu eta
esperientzia aniztasunagatik.

2009-11-08

Gaur egungo hezkuntzari begirada bat


Kapitalismoaren estruktura hierarkikoak exijitzen du langileak izaera espezifiko batzuk izatea. Lantegiaren edo beste lan motaren aspergarritasuna eta monotonia soportatzeko hezitu behar dira haurrak, ala nola beren organizaziori zintzo-zintzo obeditzeko. Langileak puntualak, zintzoak eta pasiboak izan behar dira. Gainera, bere enplegua eta posizioaz irrikaz hartzeko prest egon behar dira Francisco Ferrer i Guardiaren esanetan. Eskolaren papera beraz, gaur egungo ikasleak biharko egunean gizarte kapitalista honetan izango duten paperera prestatzea da, hau da, sistema erreproduzitzeko erreminta bezala erabiltzen da hezkuntza.
Zentzu honetan ere mintzatzen da Spring hurrengo hau esatean: XX. mendeko eskolek autoridade anonimo tipo bat garatu egin dute, zeinak ikaslea prestatzen du gizarte propagandistiko eta burokratiko baten manipulaziorako. Eskola tradizionalak autoridade zuzenaren adibide argia ziren: irakasleak bere boterearen bitartez ikasleei enfrentatu egiten zen; era honetan, ikasleek boterearen iturriaren kontzientzia zeukaten. XX. mendean ordea, autoridade forma anonimoak sortu egin ziren teknika psikologiko sofistikatuagoen bitartez. Kontrol forma hauek manipulazioaren izaera eta kontrol iturriaren identifikazioaren ulermena zaildu egiten dute.
Lehiakortasuna, erabakietan parte hartze eza, obedientzia, kritikotasun eza, irudimena alde batera uztea, diziplina eta estatuek inposatutako derrigorreko curriculuma eta metodologia aplikatzen dira eskoletan, era horretan biharko eguneko hiritar pasiboak eta konformistak sortaraziz. Horren ondorio zuzena da azkeneko belaunaldietan zehar errealitatea era sakonean aldatzeko ardura galduz joatea, hezkuntza sistemak historia eta gizartearen irudi bukatua ematen baitute, non gauzak errotik aldatzeko aukerarik ez dagoen.
Gizarte bateko hezkuntza sistema gizarte horren ekonomia beharretara erantzuteko antolatuta egon da beti, eta egun inoiz baino argiagoa da hori. Pertsona integralak sortzen saiatu beharrean, sistemaren engranajean bere lekua estua betetzera bultzatzea da helburua, lan intelektualaren eta praktikoaren aldea inoiz baino handiagoa izatea eraginez.
Sistema honen ondorio argienak haurren motibazio eza, segregazioa eta biolentzia dira, begi bistakoa dena ikasleen emaitza akademikoen batez bestekoa begiratzearekin.
Aurretik esandako guztiaz gain, esan beharra dago lehen ez bezala, beste heziketa ereduak praktikara eramateko aukerarik ez dutela uzten estatuek, legearen eta derrigorrezko curriculumaren bitartez. Zer irakatsi eta zer ez (kurrikuluma), nola irakatsi (metodologia), noiz irakatsi (egutegia eta ordutegia) goitik emanda dator, elite txiki baten onurarako besterik ez dela pentsatzen.
Hau da tamalez, gaur egungo hezkuntza formalak eskaintzen diguna, eta gizarte justuago eta berdintsuago bat lortu gura badugu aldatu beharrekoa.

2009-10-27

IKASKETA PROZESUAREN ERRONKA EZAGUTZAREN GIZARTEAN


Bilboko Magisterio Eskolako Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz irakasleen artikuluaren laburpena uzten dizuet

Teknologia eremuko azken urteotako aurrerapenek gure gizartearen kultur eta gizarte arloko ohiturak aldatu dituzte, ez dago dudarik internet informazioaren aroan sartu gaituen iraultza izan dela. Aldaketa hauek era berean hezkuntzan aukera berriak ireki ditzakete eta are gehiago, irekitzen dabiltza.
Gaur egun beraz, ez da nahikoa ohiko alfabetatzea, teknologia berrietan alfabetatuta egotea ezinbestekoa agertzen zaigu, hots, maneiatzen jakitea beharrezkoa da, hortaz etengabeko hezkuntza beharrezkoa da gizarte bazterketa ekiditeko eta gizartean parte-hartze aktiboa izateko. Alfabetatze digitala bezalako terminoaz ari gara jada, hau da, pertsonak gai izan behar dira informazioa ezagutza bihurtzeko, eta hori gizarteko lankidetza eta eraldaketa elementu bihurtzeko. Era berean, eskuratu beharreko gaitasunez ere hitz egiten da, zehatzago esanda gaitasun digitalez. Horrela, komenigarria da ordenagailuak erabiltzen jakitea informazioa eskuratu, ebaluatu, bildu, sortu, aurkeztu eta trukatzeko, eta internet bidez lankidetza sareetan komunikatzeko eta parte hartzeko.
Internet guztion parte hartze aktiboa Web 2.0ari esker da posible, beharrezko jakintzak izan ezkero. Ezagutza sortu, argitaratu eta beste batzuekin partekatu dezakegu honi esker. Web 2.0. gizarte iraultza bezala hartua izan da, eta hezkuntzan izango duen eragina ikaragarria dela aurreikusten da (gaur egun eragin hau ere nabaria izaten hasten da): irakasle eta ikasleak sortzaile aktiboak izango dira, ezagutza partekatzea, estandar irekiekin lan egitea, lankidetza bultzatzea…
Zalantzarik gabe teknologia berri guzti hauek aukera paregabea izan daitezke ahotsa ez dutenen hitza entzunarazteko. Horretaz aparte, arlo desberdinetako profesionalen sareko lana eta lankidetzan erraztasunak suposatuko ditu eta momentu honetan burutik pasatu ere ezin zaizkigun abantailak eta erabilpenak ekar ditzake. Baina prozesua gertutik jarraitzea beharrezkotzat jotzen dut, ondorio positibo guzti horiek elite batera murriztu ez daitezen, eta era berean, aurretik aipatutako alfabetatze digitala aurrera eramatea ezinbestekoa da, aukera ezberdintasunak egon ez daitezen.