HEZKUNTZAZ MUNDUA ALDATU

2009-11-10

Pedagogia libertarioaren printzipio amankomunak

Hezkuntza integrala konpartitzen duten beste printzipioetako bat da,
eta gizaki bakoitzak berezko dituen fakultate fisiko eta intelektualak
garatzeko eskubidean oinarritzen da. Gaur egungo gizarte ez
igualitarioak lan intelektualaren eta manualaren arteko bereizketa
egiten du. Hezkuntza libertarioak ordea, lan manuala eta
intelektualaren arteko banaketa saihesten saiatzen da, pertsona
integralak lortzeko asmoz.

Autogestio pedagogikoa aipatuko dudan
azkeneko puntua izango da. Izan ere, nahiz eta izen baten pean batuta
egon teoria libertarioak, ezberdintasun handiak ematen dira autore
batetik bestera. Hezkuntzaren kontrola eskola bat osatzen duten
gizabanako edo talde hezitzailearen ardura denean praktika hezitzaile
autogestionatua dela esango dugu, curriculuma adibidez, eskolako kideek
osatuko dute.
Hurrengo ezaugarriak dituzte eskola autogestionatuek:
- Ikasketen autoorganizazioa talde honen eskuetan dagoela (ez bakarrik irakasleen eskuetan, ikasleen eskuetan ere bai).
- Gune hezitzaileak eraikitzeko gaitasuna duela (eskolak, ateneoak…).
-
Ikasketen eta ikasketa prozesuaren autogestioa, ikasleen
autodidaktismoaren bidez, ikerketa eta lan talde tekniken bidez aurrera
eramaten dena.
Hauexek dira pedagogia libertarioaren teoria
ezberdinen arteko lotuneak, nahiko orokorrak, planteamendu eta
esperientzia aniztasunagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario