HEZKUNTZAZ MUNDUA ALDATU

2009-11-17

Beste printzipio batzuk

Hezkuntza integrala konpartitzen duten beste printzipioetako bat da, eta gizaki bakoitzak berezko dituen fakultate fisiko eta intelektualak garatzeko eskubidean oinarritzen da. Gaur egungo gizarte ez igualitarioak lan intelektualaren eta manualaren arteko bereizketa egiten du. Hezkuntza libertarioak ordea, lan manuala eta intelektualaren arteko banaketa saihesten saiatzen da, pertsona integralak lortzeko asmoz.

Autogestio pedagogikoa aipatuko dudan azkeneko puntua izango da. Izan ere, nahiz eta izen baten pean batuta egon teoria libertarioak, ezberdintasun handiak ematen dira autore batetik bestera. Hezkuntzaren kontrola eskola bat osatzen duten gizabanako edo talde hezitzailearen ardura denean praktika hezitzaile autogestionatua dela esango dugu, curriculuma adibidez, eskolako kideek osatuko dute.
Hurrengo ezaugarriak dituzte eskola autogestionatuek:
- Ikasketen autoorganizazioa talde honen eskuetan dagoela (ez bakarrik irakasleen eskuetan, ikasleen eskuetan ere bai).
- Gune hezitzaileak eraikitzeko gaitasuna duela (eskolak, ateneoak…).
- Ikasketen eta ikasketa prozesuaren autogestioa, ikasleen autodidaktismoaren bidez, ikerketa eta lan talde tekniken bidez aurrera eramaten dena.
Hauexek dira pedagogia libertarioaren teoria ezberdinen arteko lotuneak, nahiko orokorrak, planteamendu eta esperientzia aniztasunagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario